Irakasleak FINLANDIAN!

Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko lau irakasle Finlandian daude aste honetan, Erasmus+ programaren baitan.
Egonaldi honen helburua Finlandiako Lanbide Heziketako ikastetxeen funtzionamendua, metodologia berritzaileak eta ikasleen orientazio eta ebaluazio sistemak bertatik bertara ezagutzea da.
Aste osoan zehar, bertako irakasle eta zuzendaritza taldeekin elkarlanean arituko dira, hezkuntza-praktika onak partekatuz eta gure zentroan aplikagarriak izan daitezkeen esperientziak aztertuz.

