Ikastetxe inguruko EGUR MOTA ezberdinak AZTERTZEN

Egurreko lehengo mailako ikasleekin, kurtsoan zehar egur mota ezberdinen ezaugarriak ikasten (kolorea, dentsitatea, gogortasuna, erabilpenak…) ibili gara, eta ikasi dugu eskolako patioaren inguruan zurgintzarako erabiltzen diren espezie dexente daudela.
Lagin batzuk atera ditugu (eskolako zuhaitzak moztu gabe, noski), eta oraingoan QR kodigoa ipini diogu bakoitzari. QR kodigo horrekin, Teknikako web orri batera dago sarbidea eta bertan egur horren datu teknikoak topatu daitezke.
Modu bikaina izan du gure ikasleentzat egur mota ezberdinei buruz ikasteko, bejondeizuela!