Ikasleei DUAL MODALITATE desberdinen azalpena

Azken egunotan, gure ikasleei Lanbide Heziketako dual modalitate desberdinen inguruko azalpena eman diegu. Saio hauetan, ikasleek beraien etorkizuneko prestakuntza-ibilbidea hobeto ezagutzeko aukera izan dute.
Batetik, 1. eta 2. mailako dual orokorraren ezaugarriak azaldu dira, enpresetan prestakuntza praktikoa egiteko eskaintzen dituen aukerak azpimarratuz. Bestetik, 2. mailako dual intentsiboa ere aurkeztu da, ikasleek enpresarekin lotura estuagoa izateko eta lan-esperientzia sakonagoa eskuratzeko aukera ematen duen modalitatea.
Horrez gain, 2. mailako dual orokorra Erasmus+ programaren bidez atzerrian egiteko aukera ere azaldu zaie ikasleei. Aukera honek nazioarteko esperientzia bizitzeko, beste herrialde bateko lan-ingurunea ezagutzeko eta konpetentzia profesional zein pertsonalak garatzeko aukera eskaintzen du.
Horrela, ikasleek formakuntza modu praktikoan indartzeko hainbat aukera dituztela ezagutzeko aukera izan dute, beraien interes eta ibilbide profesionalarekin bat datozen aukerak baloratzeko.
- https://lhdualaeuskaraz.eus/
- https://www.fpeuskadiduala.eus/
- https://www.ikaslangipuzkoa.eus/es/proyectos/proyectos/ikaslan-2/erasmus?set_language=es
![]() |
![]() |
![]() |



