HLHko ikasleak Azpeitiko Dinamoan

Gaur, Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko HLHko ikasleak Azpeitiko Dinamoan izan dira, Kulturaz kooperatiba gertutik ezagutzeko eta bertan antolatutako #fanzine tailerrean parte hartzeko.
Bisitan zehar, ikasleek Azpeitiak kultur sorkuntzarako duen espazio dinamikoa ezagutzeko aukera izan dute, Dinamoan garatzen diren proiektu eta ekimenak bertatik bertara ikusiz. Gainera, fanzine tailerraren bidez, sormenaren eta adierazpen artistikoaren inguruko esperientzia praktikoa bizitzeko aukera izan dute.
Jardunaldiak, halaber, Izarraitz Lanbide Heziketa LHII eta Kulturaz kooperatibaren arteko elkarlanerako lehen urratsak emateko balio izan du, etorkizuneko proiektu bateratuetarako bide berriak irekiz.
Eskerrik asko Dinamoa eta Kulturazeko kideei harrera beroagatik eta eskainitako esperientzia aberasgarriagatik!
![]() |
![]() |

