HLH 1eko ikasleek TXALUPA adimendunak URETAN probatu dituzte

HLH 1eko ikasleek, Praktiken barruan, txalupa adimendunak eraiki dituzte, bluetooth konexioak eta programazioa modu praktikoan lantzeko.
Proiektuaren bidez, ikasleek teknologia, sormena eta arazoen ebazpena uztartu dituzte, txalupen diseinua eta funtzionamendua garatuz. Bluetooth bidezko konexioak erabilita, txalupak kontrolatzeko eta programazioaren oinarrizko kontzeptuak aplikatzeko aukera izan dute.
Proiektuari amaiera emateko, egindako txalupak uretara eraman eta bertan probatu dituzte. Esperientzia oso aberasgarria izan da, ikasleek ikasitakoa egoera erreal batean aplikatzeko aukera izan baitute.
Emaitzek erakutsi dute lan praktikoaren bidez ikaskuntza esanguratsua sustatzen dela, eta ikasleek gogotsu parte hartu dute prozesu osoan.