Gure INFORMATIKAKO ikasleak CyberLehia 2025-en BILBON

Gaur, 1PAAG-eko ikasle eta irakasleak Bilboko La Terminal-ean jokatu den Cyber Lehiaren finalean izan dira. Bertan mundu horretako stand ezberdinak egoteaz aparte, finalerako sailkatu diren 5 ikastetxetako ikasleak lehian ibili dira zibersegurtasuneko frogak pasatzen joanez.
Aurten gure ikasleen lehen urtea izanik Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapenean dabiltzala, bisita oso interesgarria gaur egun horren garrantzitsua den zibersegurtasunari buruz gehiago ikusi eta ikasteko!
![]() |
![]() |