Gizarteratzekoak ezagutzak jasotzen AIORA ZINKUNEGI psikologoaren eskutik

Gizarteratze zikloko bigarren mailako ikasleek bisita berezia izan zuten pasa den ostiralean Izarraitzen.
Aiora Zinkunegi psikologoak bere esperientzia profesionala partekatu zuen beraiekin. Psikologoa izatera iristeko egin dituen ikasketak, eta, oro har, bere lan esperientzia azaldu zituen aurrena. Ondoren, nola eta norekin lan egiten duen eta bere egunerokoan landu ohi dituen arazo nagusiez hitz egin zuen.
Ikasleek arretaz jarraitu zituzten bere azalpenak, eta asko izan ziren beraien bizipenak partekatu zituztenak. Giro ederrean egin zen solasaldia.
Eskerrik asko Aiorari bere jakintza guztia gurekin partekatzeagatik!