Gizarteratzeko ikasleak Azpeitiko Elkargunean

Gizarteratze zikloko lehen mailako ikasleak Azpeitiko Elkargunean izan dira bisitan. Migrazioen gaia lantzen ari dira azken asteetan, eta Arteako harrera esperientzia ezagutu ondoren,
Elkar-ekineko kide bat arduratu da ikasleei azalpenak emateaz, eta Azpeitian bizi diren pertsona migratzaileek bizi dituzten egoera ezberdinak azaldu dizkie ikasleei: nondik etorri diren, zein zailtasun dituzten, zein diren beraien hasierako beharrak e.a. Horrez gain, Elkarguneak nola funtzionatzen azaldu zien ikasleei, lan boluntarioaren garrantzia azpimarratu zuen, eta antzeko ekimenetan parte hartzera gonbidatu zituen ikasleak.