Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia zirkularraren programa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen departamentuak Ekonomia zirkularra modelatuz programa jarri du martxan, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan. Gure ikastetxeko “Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta” ikasleek parte hartu dute egitasmoan, birziklatutako materialekin eskulturak sortuz; Ekilore izeneko eskultura sortu dute. Ikastetxean martxan jarri berri dugun baratzean txorimalo funtzioa egiteko osatu duten eskultura da hori !! Eskultura egiteko hautsitako aulki bat, motor bat, tuboak, helizea eta torniloak erabili dituzte.