GERTA DAKIZUKE – Prebentzioa, kontzientziazioa eta bizipenak

GERTA DAKIZUKE – Prebentzioa, kontzientziazioa eta bizipenak
Gaur, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek Gerta dakizuke programaren barruan antolatutako informazio- eta sentsibilizazio-saioan parte hartzeko aukera izan dute.
Saioan, trafiko-istripuen arriskuak eta horien ondorioak ezagutzeaz gain, prebentzioaren eta erabaki arduratsuak hartzearen garrantzia landu dute.
Horretarako, Ibon Muguerzaren testigantza zuzenean entzuteko aukera izan dute. Duela urte batzuk izandako istripuaren ondoren bizitako esperientzia eta bere ibilbide pertsonala partekatu ditu ikasleekin, gertutasunez.
Horrelako bizipenak lehen pertsonan ezagutzeak hausnarketarako aukera paregabea eskaintzen du, eta prebentzioak eta eguneroko erabakiek izan dezaketen garrantziaz jabetzen laguntzen digu.
Eskerrik asko, Ibon, zure esperientzia gure ikasleekin partekatzeagatik eta gaurko saioan eskainitako gertutasunagatik.
![]() |
![]() |

