688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

GARAGUNEkin elkarlanean, GOXO GUNEn 11takoa

Pasa den ostiralean Goxo-gunen Garaguneko kideekin batera (adimen urritasuna duten pertsonekin lan egiten duen elkartea) hamaiketakoa zerbitzatu genuen.

Ekintza hau ikastetxe mailan berrikuntzako proiektuan kokatzen da. Passivhaus etxe jasangarria ereduan oinarrituta dagoen Goxo-gunen ziklo bakoitzak bere ekarpena egin du, eta Gizarteratze zikloan Garagunekoekin batera hamaiketakoa prestatu eta zerbitzatu dugu.

Honen helburua Garaguneko pertsona erabiltzaileak laneratzea eta gizarteratzea izan da, Goxo-gune etxe jasangarriari erabilpen sozial bat emanez. Horretarako esku-hartze programa bat martxan jarri genuen eta hainbat tailer burutu genituen ikasturtean zehar. Eta ostiralean bizitakoa prestakuntza horren emaitza izan zen hain zuzen ere.

Eguraldia lagun izan genuen, musikaz lagunduta giro ederrean egon ginelarik. Milesker ikastetxeko ikasle eta irakasleoi zuen parte hartze eta inplikazioagatik.

Garaguneko Angel eta Pili oso gustura aritu ziren, lan bikaina eginaz, zalantzarik gabe! Milesker beraiei ere! Gizarteratzeko ikasleak ere mundial aritu ziren.

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy