688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Menu Close

Finlandiatik Izarraitzera: Erasmus+ esperientziak partekatzen

2025-2026 ikasturtean, Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko lau irakaslek Finlandiara bidaiatu zuten Erasmus+ programaren baitan, bertako Lanbide Heziketako ikastetxeen funtzionamendua, metodologia berritzaileak eta orientazio zein ebaluazio sistemak gertutik ezagutzeko.

Oraingoan, esperientzia hari jarraipena emanez, Finlandiako Ammattiopisto Live (Live Vocational College) ikastetxeko zuzendari Antti Aavikkoren bisita jaso dugu Izarraitz Lanbide Heziketan.

Bisitan zehar, Aavikkok gure ikastetxea gertutik ezagutzeko aukera izan du, baita bertan egiten den lana eta gure hezkuntza-jarduera ezagutzekoa ere. Horrez gain, ikastetxeko instalazio eta espazio desberdinak bisitatu ditu, Izarraitzeko eguneroko jardunaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutuz.

IMEko ikasleek ere protagonismo berezia izan dute bisitan, Antti Aavikkori harrera egin eta ikastetxean egiten duten lana azaldu baitiote. Modu horretan, gure ikasleen esperientzia eta eguneroko jarduna zuzenean ezagutzeko aukera ere izan du.

Topaketa honek Finlandian hasitako harremana sendotzeko eta bi herrialdeetako Lanbide Heziketako esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzen jarraitzeko aukera eman digu.

Erasmus+ programak eskaintzen dituen mugikortasun-esperientziek, horrela, beste hezkuntza-sistema batzuk ezagutzeko ez ezik, ikastetxeen arteko harremanak sendotzeko eta etorkizuneko lankidetza-aukera berriak zabaltzeko ere balio dute.

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy