Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko 2. mailako ikasleen Bombas Azcue lantegiaren bisita
Gaur goizean goi mailako “Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa” 2. mailako ikasleak Zestuan izan dira Bombas Azcue lantegia bisitatzen.
Bertan CNCko puntako instalakuntzak ikusteko aukera izan dute.
Datorren astean azterketak egin eta praktiketan hasiko dira.