Fabrikazio Mekanikoko ikasleak Bombas Azcue-n
Fabrikazio mekanikoko goi eta erdi mailako 2.mailako ikasleak Bombas Azcue enpresara bisita egin dugu gaur. Bertan bonben ekoizpen prozesu osoa ikusteko aukera izan dugu: fundizioa, mekanizazioa, muntaia eta bulego teknikoa.
Industria 4.0 bertatik bertara, hau da, ekoizpen prozesuaren atal desberdinen automatizazioa ikusteko oso baliagarria izan da: erreminta zein piezen biltegi inteligenteak, robotak…
Mila esker Bombas Azcue!