Eskualdeko enpresekin ELKARLANEAN, ETORKIZUNA eraikitzen

Aste honetan, Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko Dual eta Tkguneko irakasleok eskualdeko bi enpresa bisitatzeko aukera izan dugu, gure inguruko errealitate industriala gertutik ezagutzeko asmoz.
Bisitetan, ekoizpen-prozesuak, antolaketa-sistemak eta berrikuntza-ildoak ezagutzeaz gain, enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko harremanak sendotzeko eta etorkizuneko elkarlan aukerak aztertzeko parada izan dugu. Halako topaketek gure ikasleen prestakuntza errealitate profesionalera hurbiltzen dute, eta Dual eredua indartzen dute.
Eskerrik beroenak Forjas Iraeta eta INTZA enpresei, zuen ateak ireki eta zuen prozesuak ezagutzeko aukera emateagatik.
Elkarlanean jarraituko dugu, eskualdeko talentua eta berrikuntza sustatzen.
![]() |
![]() |


