ESKOLA AGENDA 2030, lanean dihardugu
Izarraitz LHII, Eskola Agenda 2030 proiektuaren barne da 2018_19 kurtsotik. Proiektu hau, eskolen eremurako herriko udaletxeek indarrean duten programa bat da eta 2024an ere lanean dihardu garapen jasangarri baterako bidean.
Aste honetan EKOLIDERREN bilerekin jarraitu dute ikastetxean eta gaur, egondako ekarpenak beste ikastetxeetako ekoliderrekin partekatzeko aukera izan dute, Azkoitiko elkargunean efizientzia energetikoari buruz eginiko bilkuran.
Bestalde, hurrengo ostiralean, Munoaundin, mendi garbiketa dago programatuta beste ikastetxeekin batera.
Izarraitz LHII-n IRAUNKORTASUNAREN KULTURAN hezten!