ERABERRITU Saria Izarraitzera!

PARRILLA INKLUSIBOA – Mantentze Lan Elektromekanikoa
Ekainaren amaieran jakin genuen Izarraitz Lanbide Heziketako Mantentze Lan Elektromekanikoko ikasleek AURRERA modalitateko ERABERRITU Saria jaso zutela, eta atzo izan ginen sari-banaketa ekitaldian.
Gure ikasleek parrilla inklusibo bat diseinatu eta, hasieratik amaierara, beraiek ekoiztu dute, arazo erreal bati benetako irtenbidea emanez.
Proiektu honek erakusten du Lanbide Heziketan eginez ikasten dugula, berritzen dugula eta gure ingurua hobetzeko irtenbideak sortzen ditugula.
Zorionak, ekipo! Oso harro gaude zuetaz!
Eskerrik asko Novia Salcedo Fundazioari eta Legado Artecheri, ERABERRITU Sariak sustatzeagatik eta gure gazteen talentuari eta berrikuntzari ikusgarritasuna emateagatik.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Proiektua ezagutu nahi? Ikusi bideoa!



