Elkartuz elkartearekin solasaldia Izarraitzen!

Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonei Arreta egiteko zikloko 1. eta 2. mailako ikasleek Elkartuz (@elkartu_org) elkarteko ordezkariekin solasaldia izan dute.
Topaketan zehar, elkartearen eguneroko lana eta proiektu nagusiak ezagutzeko aukera izan dute, baita desgaitasun fisikoa duten pertsonen eskubideak, inklusioa eta bizitza independentea bermatzeko egiten duten lana gertutik ezagutzekoa ere.
Mendekotasunaren arloko etorkizuneko profesionalentzat, esperientzia errealak ezagutzea ezinbestekoa da, ikasgelan ikasitakoa pertsonen eguneroko errealitatearekin eta beharretara egokitutako arretaren garrantziarekin lotzeko.
Eskerrik asko Elkartuz elkarteko taldeari eskainitako denboragatik, hurbiltasunagatik eta gizarte inklusiboago baten alde egiten duten lana partekatzeagatik!