EKINTZAILETASUNA lantzen AIALA ETXEGARAI dantzariarekin
Ekintzailetasunaren gaiari loturik Aiala Etxegarai dantzariaren bisita izan dugu Izarraitzen. Dantza garaikidean aritzen da algortarra, eta arte ekintzaile gisara izan duen esperientzia partekatu du ikasleekin. Dantzari profesionala da egun, baina aurrez Gizarte Hezkuntzako ikasketak egin zituen Madrilen. Dantzari bezela izandako hastapenak eta bidean aurkitu dituen oztopoak azaldu dizkie ikasleei. Artearen munduan dagoen prekarietatea izan du hizpide, besteak beste.
Dantza inklusiboaz ere aritu da Etxegarai. Aniztasun funtzionala duten edo bazterketa sozialean dauden pertsonen ongizaterako dantzak izan ditzakeen eragin positiboak azpimarratu nahi izan ditu. Bere sorkuntzetan gizarte kritika presente dagoela adierazi du, artea horretarako tresna gisa defendatuz.
Zailtasunak zailtasun, bere pasiotik bizitzea ederra zaiola kontatu digu. Ikasleek galderak egiteko aukera izan dute amaieran, eta horrela eman diogu amaiera solasaldiari.