Egurreko ikasleak Karakaten izan gara
Goizeko 10:30tan atera ginen eskolatik EE1 eta EE2 kurtsoetako ikasleak eta Aratz Trecet eta Joxemari Irazu irakasleak autobuses Elgoibarrera.
Lehen bisita Karakatera egin genuen. Bertan almazena ikusi genuen lehenik eta ondoren ateak eta armairuak mekanizatu eta montatzen dituzten gunea. Ikasleak interes handiz jarraitu zuten prozesua zenbaki kontroleko makinak ez baitzituzten inoiz ikusi. Azkenik ateak bukatuta ikusi genituen lantegian duten exposizio gunean. Ikasleak gustora ikusi zituzten ateak bukatuta, hau da, prozesuaren bukaera. Gutxi gora behera ordu bateko bisita izan zen.
Ondoren, gertutasuna aprobetxatuz, Elgoibarko makina herramintaren museora joan ginen. Han aspaldiko urteetan makinek nola funtzionatzen zuten ikusi zuten ikasleek eta Euskal Herriko makina herramintako lantegi bat nolakoa zen ikusi zuten. Horretaz gain, lantegiaren egitura ikusi ahal izan zuten, egurrarekin egina. Bertan zertxak eta bestelako egurrezko elementu arkitektonikoak ikusi zituzten. Hori izan zen museoan intersgarriena gure ikasleentzat. Gutxi gora behera hiru ordu laurden egon ginen bertan.
13:30 inguruan bueltatu ginen eskolara.
Orokorrean ikasleak gustura ibili ziren eta interesgarritzat jo zuten irteera.