688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

DUAL OROKORRA eta ERASMUS+ 2. mailako IKASLEAK martxan

Aste honetan hasi dira 2. mailako ikasleak Dual Orokorra egiten, enpresa eta erakunde desberdinetan beren prestakuntza praktikoa garatzen.

Ikasle gehienek prestakuntza hau Urola bailarako eta inguruko enpresetan egingo dute, eskualdeko ehun industrial eta zerbitzu sare sendoarekin elkarlanean. Aukera paregabea da ikasleentzat benetako lan-ingurunean trebetasun teknikoak eta zeharkako konpetentziak garatzeko, baita lan-merkatura gerturatzeko ere.

Horrez gain, ikasle batzuek ERASMUS+ beka lortu dute eta atzerriko enpresa eta erakundeetan egingo dute dual egonaldia. Esperientzia horri esker, nazioarteko ikuspegia zabaldu, gaitasun profesional eta pertsonalak indartu, eta kultura desberdinetan lan egiteko konpetentziak garatuko dituzte.

Zorte on guztiei etapa berri honetan!

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy