COVID-19
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak publiko egin duen bezala, Covid-19 birusari aurre egiten laguntzeko azken orduko erabaki bezala, EAEko ikastetxe guztietako jarduna bertan behera geratuko da bihartik hasita, martxoak 13, hamabost eguneko iraupena izango duelarik.
Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. Horregatik, ikastetxeetako langileak beren ohiko ordutegian egotea erabaki da.
Aldi horretan, irakasleei dagokie material didaktikoa prestatzea eta ikasleen eskura jartzea, ahal den neurrian, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitu ahal izan dezaten.
Aurrez, erabaki honek sor ditzazken eragozpenegatik barkamena eskatu nahi dizuegu