688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Menu Close

Bizikletaz etorri eta saria irabazi!

Azken asteotan martxan egon den Ongizate BatzordearenIkastetxera Bizikletaz” egitasmoak amaiera izan du gaur, eta parte-hartzaileen artean zozketa egin da.

Martxoaren 23tik maiatzaren 6ra bitartean, ikasle eta langile ugari animatu dira ikastetxera bizikletaz etortzera, ohitura osasungarriak sustatzeko eta ingurumenarekiko konpromisoa indartzeko helburuarekin. Egitasmoari esker, parte-hartzaileek ariketa fisikoa egiteaz gain, kutsadura murrizten lagundu dute eta mugikortasun jasangarriaren aldeko urratsa eman dute.

Erronkan parte hartzeko, gutxienez 10 joan-etorri egin behar ziren bizikletaz. Baldintza hori bete duten guztien artean egin da gaur 50 euroko kirol-denda bateko bonuaren zozketa, eta irabazlea Itsaso Mendizabal irakaslea izan da. Zorionak! ‍

Ongizate Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, erakutsitako konpromiso eta jarreragatik. Horrelako ekimenek komunitate osasungarriago eta jasangarriago bat eraikitzen laguntzen dute.

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy