BIKE TALENT proiektuaren barnean, MAREA URDINAREN bisita
Izarraitz LHII-k BIKE TALENT proiektuan parte hartzeko izena eman du. Proiektu hau mugikortasun iraunkorreko irtenbide berriak garatzera bideratuta dago, hain zuzen ere hiri barruetako joan-etorrietan lagunduko duena pedalei eragiteko laguntza duen ibilgailu moldakorra diseinatu eta garatzera.
Eta lanketa honen barruan, MAREA URDINAren bisita izan dugu ikastetxean, beraiek dituzten bizikleta egokituak probatzeko aukera eman digutelarik ideiak hartu eta garatzeko. Hemen irakasle batzuk bizikletak probatzen: