BEGISARE elkartearen BISITA: ikusmen urritasuna gertutik ezagutzen

Astelehenean esperientzia oso aberasgarria bizi izan genuen ikastetxean, Begisare ikusmen urritasunaren elkarteko hiru kideren eskutik. Bi saio eskaini zituzten: bata 1. mailako arretako ikasleekin eta bestea gizarteratzeko ikasleekin.
Lehen zatian, ikasleek ikusmen urritasunaren inguruko azalpenak jaso zituzten: zer den, zein maila dauden eta eguneroko bizitzan duen eragina. Halaber, autonomia eta inklusioaren garrantzia azpimarratu zuten.
Bigarren zatian, esperientzia praktikoa izan zen protagonista. Betaurreko berezien bidez, ikasleek ikusmen urritasuna simulatu eta eguneroko jarduerak beste ikuspegi batetik bizitzeko aukera izan zuten (mugimendua, irakurketa, idazketa…).
Eskerrik beroenak Begisareko kideei egindako ekarpenagatik. Ikasleentzat benetan esperientzia esanguratsua izan da.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |



