688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Azpeitiko ELKARGUNERA bisitan

Gizarteratze zikloko lehen mailako ikasleak Azpeitiko Elkargunean izan dira bisitan. Migrazioen gaia lantzen ari dira azken asteetan, eta Irungo Harrera Sarea ezagutu ondoren, Elkarguneko funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Elkar-ekineko kide bat arduratu da ikasleei azalpenak emateaz, eta Azpeitian bizi diren pertsona migratzaileek bizi dituzten egoera ezberdinak azaldu dizkie ikasleei: nondik etorri diren, zein zailtasun dituzten, zein diren beraien hasierako beharrak e.a. Horrez gain, Elkarguneak nola funtzionatzen azaldu zien ikasleei, lan boluntarioaren garrantzia azpimarratu zuen, eta antzeko ekimenetan parte hartzera gonbidatu zituen ikasleak.

Mila esker guztie, egiten duten lan eskergagatik eta gure ikasleei azalpenak emateagatik!

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy