688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Azken astean gure IKASLEAK ITALIAN

Gure Informatika eta Mekanikako ikasleak Italian jarraitzen dute beraien Erasmus+ egonaldian. Ikastetxea Piamonte eskualdeko Ivrea hirian egonik, aste bukaera aisialdirako erabili dute eta bazterrak ikusteko. Besteak beste hiria bera ezagutu eta Milan bisitatu dute, oso irteera polita.

Turinenera joateko aukera ere izan dute TORINO OVAL LINGOTTO FIERE azokara. Azoka honetan teknologian punta-punta dabiltzaten lantegiek eskaintzen dituzten soluzioak ikusteko aukera izan dute.

Aste hau izango dute azkena Italian, ostiralean izango ditugularik bueltan, bertako ikasleekin batera. Horrela emango diete guztiak hasiera hemengo 2 asteko egonaldiari, han hasita dituzten proiektuak hemen amaituko dituztelarik.

Beste ikastetxe eta lana egiteko modu bat ikasteko, lagun berriak egiteko, ingelesa praktikatzeko eta beraien ikasketak zabaltzeko esperientzia BIKAINA benetan gure ikasleak bizitzen ari direna!

Segi gogor lanean eta ostiralarte!

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy