Arreta 2. mailakoak “Ttipi-ttapa”-koekin
Arreta 2ko ikasleek, ikasgelan planifikatutako ekintza aurrera eraman zuten pasa den astean Azpeitian. Bertako eta Azkoitiako udaletxeek martxan daukaten Ttipi-ttapa-Pasira programako adinduekin egin zuten ekintza hau.
Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek prestatutako bisita gidatua egin zuten. Bertan herriko eraikin garrantzitsu batzuren historia ezagutzeaz gaina, Matazak proiektuaren berri jakin zuten eta QR kodeen funtzionamendua ikasi. Bikain pasa zuten guztiek!
Eskerrik asko Azpeitiako Emakume Txokoko Ione de la Cruz Plazaola-ri bere prestutasunagatik.
Hemen ekintzaren argazki batzuk: