688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

ADMINISTRARITZAko irakasleak BELGIKAN: lankidetza berriak eraikitzen

Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko Administraritzako irakasleak Belgikan daude egunotan, nazioarteko harremanak sendotu eta etorkizuneko elkartruke aukerak aztertzeko asmoz. Bisitaren baitan, Ninove College ikastetxea ezagutzen ari dira, bertako lan-dinamika eta metodologia gertutik aztertuz.

Goizean, ikastetxeko COMPU GO eta GO MOBILE enpresa simulatuak ezagutu dituzte, ikasleek kudeaketa, administrazioa eta merkataritza-prozesuak modu praktikoan lantzen dituzten espazioak. Ondoren, Arretako ikasleek prestatutako bazkari goxoa dastatzeko aukera izan dute, harrera bero eta profesional baten testigantza gisa.

Arratsaldean, Bruselan kokatutako Parlamentarium bisitatu dute, Europako Parlamentuaren historia eta funtzionamendua modu interaktiboan ezagutzeko.

Bisita honek nazioarteko lankidetza indartzeaz gain, etorkizuneko mugikortasun eta proiektu partekatuetarako oinarriak jartzen ditu.

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy