ADMINISTRARITZA eta FINANTZA zikloko ikasleak BEC-eko SEFED azokan

Administraritza eta Finantza zikloko gure ikasleek Bizkaia Aretoan (BEC) ospatu den SEFED enpresa simulatuen azokan parte hartu dute. Jardunaldi honetan, Euskal Herriko eta inguruko hainbat ikastetxek parte hartu dute, eta ikasleek benetako enpresa-dinamikak bizi eta esperimentatzeko aukera izan dute, ikaskuntza praktikoa sustatuz.
Ekitaldian, gure ikastetxeko ikasleek OREKA SAS enpresa simulatuaren stand-a antolatu eta kudeatu dute. Bertan, beste ikastetxeetako enpresekin salerosketa errealistak egin dituzte, negoziazioak landu dituzte eta administrazio zein finantza-prozesuak praktikan jarri dituzte.
Esperientzia aberasgarria izan da, eta ikasleek aukera izan dute merkataritza-ingurune profesional baten egoera errealetan murgiltzeko.
![]() |
![]() |

