2MLE2-ko ikasleek bisita egin dute AZPEITIKO EKOETXEra

Gaur goizean, 2.mailako Mantentze Lan elektromekanikako ikasleak Azpeitiko Ekoetxea bisitatu dute. Bisitan zehar, jasangarritasunarekin lotutako museoa ezagutzeko aukera izan dute, ingurumenaren eta iraunkortasunaren garrantziaz hausnartuz. Ondoren, Igara-ko errota ikusi dute martxan, antzinako teknologien funtzionamendua eta erabilera hurbiletik ikusteko aukera izan dutelarik.
![]() |
![]() |

