Proiektuak

Ekintzailetasuna, mugikortasuna, berrikuntza, euskara, jasangarritasuna...

Gaitasun edo konpetentzi teknikoetaz gain, zeharkako konpetentzietan jartzen da garrantzia:  ekipoan lan egiteko gaitasuna, autonomia, erantzukizuna, egoera berrien aurrean malgutasuna, komunikazioa, sormena,…

Zer da ETHAZI ?

Aspalditik enpresen eskakizunak langileen profil berri bati lotuak daude.

Gaitasun edo konpetentzi teknikoetaz gain, zeharkako konpetentzietan jartzen da garrantzia:  ekipoan lan egiteko gaitasuna, autonomia, erantzukizuna, egoera berrien aurrean malgutasuna, komunikazioa, sormena,…

Testuinguru berri honetan eta Lan mundutik jasotzen ditugun eskaera berri horiei  hobeto erantzuteko, Izarraitz Lanbide Heziketan eredu aldaketa ematen ari gara  ETHAZI proiektuan oinarrituz.

Honek aldaketa metodologi disruptiboa suposatzen du, metodologi tradizionaletik, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboetara salto eginez.

ETHAZI  (ETekin HAndiko ZIkloak)

Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.

ETHAZI ereduaren ezaugarriak:

  • Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa:
    • Erronka intermodularrak (modulu desberdinak konbinatuz)
    • Ekipotan lan egiten da, era kolaboratiboan
    • “Ikaskuntzak” du garrantzia (eta ez horrenbeste irakaskuntzak)

 

  • Eboluziora bideratutako ebaluazioa:
    • Zeharkako gaitasunetan ere indarra jarriz:
      • Iniziatiba
      • Elkar-lana
      • Autonomia
      • komunikazioa
      • Gaitasun digitalak
      • Sormena
    • Feed-backei garrantzia emanez
  • Plangintza, Irakasle talde autokudeatuen bidez:
    • Erronken diseinua
    • Ordutegi/egutegien plangintza
    • Asteko plangintza
  • Espazioen erabilera malgua

Informazio gehiago: https://www.tknika.eus/eu/cont/proyectos/ethazi-2/ (hipervincular)

Gurekin harremanetan jartzeko : ethazi@izarraitz.eus